Itxi

Reala

Igandean, 18:30etan

Realak etxetik kanpoko bigarren garaipena nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Vila-realen zelai zailan jokatuko dute donostiarrek, sailkapeneko goiko zatira begiratzeko gogoekin, igandean 18:30etan.

  • Willian Jose / EFE.

    Willian Jose / EFE.

Realak Vila-reali egingo dio bisita, igandean 18:30etan, Ligako laugarren jardunaldian. Txuriurdinek garaipena nahi dute sailkapenean gora begira jartzeko. Vila-real egoera berdinean dago.

Donostiarrak etxetik kanpoko bigarren garaipenaren bila arituko dira. Imanol Agirretxe, ostiralean operatuta, ez da egongo. Willian Jose, aldiz, momentu onean adgo.

Eusebio Sacristanek hiru egunetan atxeak itxita entrenatu zuen. Ez dira aldaketa handirik espero. Agian, Ruben Pardo ordezka dezake Markel Bergarak.

Vila-realek Europa Ligan irabazi zuen ostegunean. Talde horretan ohiko jokalariek deskantsua hartu zuten, eta Realaren kontra itzul daitezke: Sergio Asenjo, Mario, Jaume Costa, Mateo Musacchio, Trigueros, Roberto Soriano, Castillejo edota Sansone.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Vila-real: Asenjo; Mario, Musacchio, V. Ruiz, Jaume Costa; Bruno, Trigueros, Castillejo, Sansone; Pato, Sansone.

Reala: Rulli; Zaldua, Iñigo Martinez, Mikel, Yuri; Illarramendi, Bergara, Zurutuza; Willian Jose, Oyarzabal, Juanmi.

rzabal, Juanmi.