Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea

Txapelduna asteazken honetan estreinatuko da

A.B.

Real Madrilek Txapeldunen Ligako tituluaren defentsari ekingo dio APOELen aurka jokatuz. Tottenham-Borussia Dortmund eta Liverpool-Sevilla partida handiak ere izango dira jokoan.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madril, iazko txapelduna. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako multzoen faseko E, F, G eta H multzoetako norgehiagokak. Real Madril da iazko txapelduna eta tituluaren defentsari ekingo dio asteazken honetan.

Real Madrilek APOELen aurka jokatuko du Santiago Bernabeun H multzoko partida eta multzo honetan beste neurketa handi bat izango da ikusgai; Tottenhamek eta Borussia Dortmundek Wembleyn jokatuko dutena.

E multzoan ere neurketa handi bat ikusteko aukera izango dute zaleek. Anfielden Liverpool eta Sevilla ariko dira nor baino nor. Multzoko beste partida Maribor-Spartak Moskva izango da. F multzoan  Shakhtar Donetsk-Napoli eta Feyenoord-Manhester City neurketak jokatuko dira. F multzoko partidak Porto-Besiktas eta Leipzig-Monako izango dira.

E, F, G eta H multzoetako partidak (20:45ean):

E Multzoa

Liverpool-Sevilla

Maribor-Spartak Moskva

F Multzoa

Shakhtar Donesk-Napoli

Feyenoord-Manchester City

G Multzoa

Porto-Besiktas

Leipzig-Monako

H Multzoa

Real Madril-APOEL

Tottenham-Borussia Dortmund

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga