Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Irujo eta Bengoetxea, bizi-bizirik kaiolan

Erredakzioa

Retegi eta Ezkurdia gainditu zituzten eta finalerdietarako sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.

  • Martinez de Irujo

    Martinez de Irujo

Juan Martinez de Irujo eta Oinatz Bengoetxea pilotariak garaipena behar zuten 4 t'erdiko txapelketatik at ez geratzeko.

Final-laurdenetako bigarren jardunaldian Retegi Bi eta Ezkurdia gainditu behar zituzten eta biek aise irabazi zuten, emaitza bera lortuta, 22-10. Ligaxkako hirugarren jardunaldian erabakiko da dena.

Bestalde, Xalak eta Saralegik Eibarreko Astelenan neurtuko dituzte indarrak. Irabazleak eskura izango ditu finalerdiak lehen jardunaldian garaipena lortu bait zuten. Partida, zuzenean jarraitu ETBn eta eitb.eus-en.