Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Baikor

Bengoetxea VI.ak ostegunean egingo du proba erabakigarria

eitb.eus

Pilotari nafarra Elezkanoren aurkako partidan lesionatu zen, eta osteguneko proban erabakiko du Victorren aurka jokatzeko prest egongo den ala ez.

1:18

Oinatz Bengoetxeak haustura jasan zuen eskuin eskuko hatz erakuslean. Nafarroako pilotaria larunbatean lesionatu zen, Lau T'erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkako neurketan. Tanto bakarreko aldearekin irabazi zion Danel Elezkanori.

Bengoetxea VI.ak ostegunean egingo du proba erabakigarria eta orduan erabakiko du jokatzeko prest egongo den edo ez. Victorren aurka jokatu behar du final-laurdenetako ligaxkako hirugrren jardunaldiko partida, datorren igandean.

Oinatzek puntu bat dauka sailkapenean, eta A Multzoko gainontzeko pilotariek bezala, oraindik aukerak ditu azken jardunaldian finalerdietarako txartela lortzeko.