Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Pilepicek Cedevita Zagreben jokatuko du

Erredakzioa

Jokalariak berak baieztatu du fitxaketa, ohar baten bidez, eta hitzarmena hiru urtekoa izango dela adierazi du.

  • Pilepicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Pilepicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Cedevita Zagreb taldeak Fran Pilepic jokalariaren fitxaketa jakinarazi du. Kroaziarrak Bilbao Basketekin zuen kontratua astelehenean amaitu zen.

Jokalariak berak baieztatu du fitxaketa, ohar baten bidez, eta hitzarmena hiru urtekoa izango dela adierazi du. Jasmin Repesak zuzentzen duen taldeak Euroliga jokatuko du hurrengo denboraldian.

Pilepic 2012ko ekainean iritsi zen Bilbora, Bosniako Sirokitik eta Bilbao Basketen eman dituen bi denboraldietan 65 partida jokatu ditu Endesa Ligan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea