Itxi

Bilbao Basket

Etorkizun iluna

Bilbao Basket, ACB ligatik at

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak ezin izan du izena eman, Soldatak Bermatzeko Funtsera dirua itzuli ez duelako eta ligarekin eta jokalariekin dituen zorrak tarteko.

1:29

Bilbao Basket saskibaloi taldeak ezin izan du 2014-15 denboraldian ACB ligan parte hartzeko izena eman "ezarritako epearen barruan", eta taldearen egoera "oso larria da", taldeak ohar bidez jakinarazi duenez.

Talde bizkaitarrak ezin izan du izena eman, Soldatak Bermatzeko Funtsera dirua itzuli ez duelako eta ligarekin eta jokalariekin dituen zorrak tarteko.

"Proposatutako bideragarritasun plana garatzeko beharrezkoa zen finantzazioa lortzeko egindako gestioek ez dute esperotako emaitzarik izan", adierazi du Bilbao Basket taldeak haren webgunean argitaratutako ohar batean.

Ondorioz, egoera "oso larria da" eta "taldearen etorkizuna ondorengo egunotan argituko da".