Itxi

Bilbao Basket

Oharra

Bilbao Basketek Soldata Bermatzeko Funtsaren dirua itzuli du

Erredakzioa

ACBn berriz onartua izateko, 'kaudimena eta bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko frogak' aurkeztu dizkio Bilboko taldeak.

  • Bilbao Basketeko zaleak, protesta batean / EFE.

    Bilbao Basketeko zaleak, protesta batean / EFE.

Bilbao Basketek Soldata Bermatzeko Funtsaren diru guztia itzuli duela adierazi du ohar batean, zorra ordaindu baino egun batzuk lehenago agindu zuen bezala.

Gainera, Bilboko taldeak, momentuz ACBtik kanpo, "hurrengo denboraldietarako kaudimena eta bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko eta frogatzeko dokumentazio guztia" igorri dio erakundeari.

ACBn berriz sartzeko "lan karga handiaren ostean", helburua lortzeko "bide-orria"ren azken pausuak iragarri nahi izan ditu. "Kantxarik onenean girorik onenaz disfrutatzen jarraitzea merzi dute zaleek", bukatu du Bilbao Basketek.