Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek abuztuaren 25ean ekingo dio denboraldiaurreari

Klubak jakitera eman duenez, Sito Alonso izango da talde bizkaitarraren entrenatzaile berria. Alex Mumbruk, Raul Lopezek, Axel Hervellek eta Dairis Bertransek taldean jarraituko dute.

  • Alex Mumbru. Argazkia: EFE

    Alex Mumbru iragan denboraldiko Real Madrilen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek datorren abuztuaren 25ean ekingo dio denboraldiaurreari. Hala baieztatu du club bizkaitarrak. Sito Alonso izango da entrenatzaile berria, baina ez da lanean hasiko Munduko Txapelketa amaitu arte. Alex Mumbruk, Raul Lopezek, Axel Hervellek eta Dairis Bertransek taldean jarraituko dute.

Denboraldiaurreko lehen bi egunak azterketa fisiko eta medikuak egiteko erabiliko ditu taldeak eta ondorengo egunetan entrenamenduekin hasiko dira. Irailaren 24an Monzonera (Huesca) abiatuko da taldea eta iralaren 26tik 30era artean Viellara (Lleida) joango dira.

Xabier Jon Davalillo presidenteak entrenatzailea Sito Alonso izango dela baieztatu du, eta Alex Mumbru, Raul Lopez, Axel Hervelle eta Dairis Bertrans "taldearen ardatza" direla ere esan du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo albisteak