Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Dominion Bilbao Basket galtzaile atera da Palaun (80-73)

Agentziak | Erredakzioa

Emaitza horren ondorioz, Sito Alonsoren taldeak arriskuan du Ligako laugarren postua, izan ere, Valentzia eta FIACT Joventut gero eta hurbilago daude.

  • Marcelinho Huertas eta Colom. Argazkia: Efe.

    Marcelinho Huertas eta Colom. Argazkia: Efe.

Dominion Bilbao Basketek bosgarren porrota jaso du, jokatutako  azken sei partidak kontuan hartuta. Bizkaitarrak galtzaile atera dira Palaun, 80-73, Bartzelonaren aurka jokatutako partidan.

Bartzelona markagailuan nagusi izan den arren, Sito Alonsorenek ez dute amore eman, baina Dairis Bertansen partida txarrak kalte handiegia egin die. Letoniarra Endesa Ligako laugarren saskiratzailerik onena da (13,4 puntu batez beste), eta Palaun ez du bat bera ere egin.

Jasotako porrotaren ondorioz Sito Alonsoren taldeak arriskuan du Ligako laugarren postua, izan ere, Valentzia eta FIACT Joventut gero eta hurbilago daude.

Fitxa teknikoa

80 - Bartzelona (30+13+20+17): Marcelinho (9), Abrines (11), Thomas (-), Nachbar (5), Tomic (14) -hasierako boskota-, Satoransky (13), Pleiss (2), Lampe (-), Doellman (7), Navarro (9), Jackson (-) etaOleson (10).

73 - Dominion Bilbao (17+18+15+23): Colom (10), Dejan Todorovic (-), Mumbrú (17), Hervelle (2), Marko Todorovic (11) -hasierako boskotea-, Raúl López (14), Dairis Bertrans (-), Adnjusic (9), Williams (10),Borg (-) eta Wragge (-).

eta Wragge (-).