Itxi

Bilbao Basket

1.98 zm, 28 irte

Ruoff, Bilbao Basketen lehen fitxaketa

Erredakzioa | Agentziak

West Virginiako Unibertsitatean hasi zen eta Alemaniako Gottingen taldetik heldu da.

  • Alex Ruoff. Argazkia: Bilbao Basket

Dominion Bilbao Basketek eta Alex Ruoffek akordioa sinatu dute jokalaria Bilboko taldean jokatzeko hurrengo bi urteetan.

Ruoff (1.98 zm/28 urte) hegalekoa da eta West Virginiako Unibertsitatean hazi zen. Ondoren Belgikako ligan jokatu du, Lieja eta Ookapi All-Stars taldeetan Alemaniara heldu aurretik.

Gottingenen bi urte eman ditu; azken denboraldiko zenbakiak hauek izanda: 14.8 puntu , 4.1 errebote eta  5.1 asistentzia

 

 

>