Itxi

Bilbao Basket

Zozketa

Eurocup txapelketako zozketa, gaur

ERREDAKZIOA

Dominion Bilbao Basketek aurki jakingo du bere hurrengo aurkaria zein izango den. Salbuespen gisa, baliteke Valentziaren aurka lehiatu behar izatea.  

  • Bilbao Basket - Valentzia. Argazkia: EFE

Gaur 2015/16 Eurocup txapelketaren zozketa egingo da, eta talde bizkaitarrak noren aurka jokatuko duen jakin ahal izango du. Talde bizkaitarrak bigarren ontzian abituko du zozketa, Kanaria Handiko Herbalife eta CAI Zaragoza Endesa Ligako taldeekin batera. Hortaz, lehen faseko aurkarietatik at gelditzen dira azken bi hauek.

Bestalde, Valentzia Basket arerio posible bat izan litzateke, izan ere, herrialde berdineko bi taldek elkarren aurka jokatzea debekatzen duen arauak salbuespen bat du: liga berdineko hiru taldek ontzi berean baldin badaude, arau hori hautsi egiten da.