Itxi

Bilbao Basket

88-70

Bilbao Basketek Unicaja jipoitu du

Erredakzioa

Dominion jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino eta merezitako garaipena lortu du Malagako taldearen aurka 88-70ko emaitzarekin.

  • Bilbao Basket-Unicaja Malaga. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketek 88-70 irabazi dio Unicajari. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek 88-70 irabazi dio Unicaja Malagari Bilbao Arenan. Talde bizkaitarra jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino eta merezitako garaipena eskaini diete beltzezko gizonek Miribillara gerturatu diren zaleei.

Unicajak lehen minutuetan bakarrik eutsi dio Bilbao Basketek ezarri duen erritmoari. Etxeko taldea nagusi izan da jokoaren alde guztietan eta lehen laurdenaren erdialdetik aurrera alde handiak lortu ditu. Ondorioz, lehen laurdena talde bizkaitarraren aldeko hamaika puntuko abantailarekin amaitu da (24-13). Bigarren laurdenean, partidak ildo beretik jarraitu du, eta Bilbao Basketen aldeko 46-32ko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.

Atsedenaldtik bueltan, partidaren gidoia ez da batere aldatu. Dominion eroso ibili da, eta Unicaja ezinean. Aurreko lehen bi laurdenetan etxeko taldeak lortu duen abantailak gora egin eta hirugarren laurdena Sito Alonsok zuzentzen duen taldearen aldeko 22 puntuko abantailarekin amaitu da (72-50).

Azken laurdenerako dena erabakita egon da. Unicajak ez du bere jokoa hobetu eta Dominion Bilbao Basketek ez du inoiz emaitza arriskuan ikusi. Azkenean, garaipenak ez du Bilbao Arenatik ihes egin (88-70).

Fitxa teknikoa:

88 - Dominion Bilbao Basket (24+22+26+16): Hannah (8), Bertans (18), Mumbrú (18), Hervelle (7) eta James (12) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (3), Ruoff (8), Alex Suarez (3), Bogris (8), Dejan Todorovic eta Borg (3).

70 - Unicaja (13+17+20+20): Nedovic (15), Jamar Smith (11), Kuzminskas (17), Will Thomas (6) eta Vazquez -haserako bostekoa-, Markovic (5), Jackson (3), Diez, Suarez (4), Vazquez (7) eta Diaz (2).

Partzialak: 24-13, 46-30 (atsedenaldia), 72-50 eta 88-70 (amaiera).

Epaileak: Perez Perez, Castillo eta Perez Niz.

eta Perez Niz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket