Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Shawn Jamesek Frantziara ez bidaiatzea erabaki du

Agentziak | Erredakzioa

Bilbao Basketek Nanterreren aurka jokatuko du astearte honetan Eurokopako partida. Jokalari estatubatuarrak ez du norgehiagoka jokatuko.

1:14

Bilbao Basketek Nanterreren aurka jokatuko du astearte honetan Eurokopako partida eta lehia horretarako Shawn Jamesen baja izango du. Jokalari estatubatuarrak Frantziara ez bidaiatzea erabaki du, Pariseko atentatuen ostean ez baita herrialde horretara joaten ausartzen.

Klubak adierazi duenez, Jamesena "erabaki pertsonala" da, eta erabakia errespetatzen duela gaineratu du. Axel Hervelle ere baja izango da astearte honetako partidarako, baina min hartuta dagoelako.

"Jamesek ez bidaiatzearen erabakia hartu du, eta klubak errespetatu egiten du. Gurekin egotea gustatuko litzaiguke, baina ezin dugu bertara iritsi eta segurtasunik ez izatearen erantzunkizunik hartu. Zer esango diogu bada Shawni? Dena ondo irtengo denaren esperantzarekin eta partida on bat egiteko gogoarekin goaz", esan du Sito Alonso entrenatzaileak.

 

ileak.