Itxi

Bilbao Basket

Errege Kopa

Bilbao Basket finalerdietan dago, Bartzelona kanporatu ostean (72-73)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak nagusi izan dira ia partida osoan, eta kataluniarrei, berriz, tentsioa falta izan zaie. Herbalife Kanaria Handia izango dute aurkari finalerdietan.

1:28

Dominion Bilbao Basketek Errege Kopako finalerdiak jokatzeko lehen txartela lortu du, Bartzelona Lassari ezustean irabazita.

Bilbotarrak Bartzelona baino gehiago izan dira neurketa osoan. Kataluniarrek, berriz, huts asko egin dituzte, eta beltzezko gizonei aurre egiteko beharrezko tentsioa falta izan zaie.

Lehen 20 minutuek kolore zuria izan dute, bilbotarrena, eta Xavi Pascualen taldeak ia eskerrak eman behar izan ditu atzetik hiru puntuz bakarrik heldu direlako atsedenaldira: 37-40.

Hirugarren laurdena hasi eta berehala, Bartzelonak berdinketa lortu du Satoranskyren hirukoari esker (40-40), eta, jarraian, Perperoglouren beste batek aurretik jarri ditu kataluniarrak (43-42), lehen aldiz.

Hortik aurrera, bi taldeak txandakatu egin dira markagailuan. Bizkaitarrek, baina, gogoari eta itxaropenari eutsi diete, kementsu, eta aurkaria baino gehiago izan dira, defentsan zirrikiturik utzi gabe. Bartzelonakoei tentsioa eta ideiak falta izan zaizkie.

Markagailua moteldu egin da amaierarako hiru minuturen faltan, eta Bilbao Basketek aurrea hartu du berriro (66-67).

Tentsioa azken segundora arte

Denbora agortzen ari zela ikusita, Bartzelona estu eta larri jarri da. Tomicek aukera izan du kirolez kontrako falta zorrotz batean, baina jaurtiketetako batean huts egin du, eta partida amaitzeko 3,2 segundoren faltan saskira jaurtitzeko gai ere ez da izan.

Sito Alonsoren gizonek larunbatean jokatuko dute finalerdia, 19:00etan, Herbaliferen aurka. Kanaria Handiko taldeak ere ezustekoa eman du, Valentzia Basketi 78-83 irabazita.

Fitxa teknikoa:

72 - Bartzelona Lassa (18+19+18+17): Doellman (11), Navarro (6), Satoransky (5), Perperoglou (6) eta Tomic (8) -hasierako boskotea-, Ribas (9), Abrines (2), Vezenkov (2), Samuels (5), Oleson (14) eta Arroyo (4).

73 - Dominion Bilbao Basket (20+20+15+18): Bertans (3), Hannah (6), Bogris (8), Mumbrú (12) eta Hervelle (15) -hasierako boskotea-, Todorovic (5), Slezas, Ruoff (18), Mendía, López (3) eta Suárez (3).

Partzialak: 18-20, 37-40 (atsedenaldia), 55-55, 72-72 (amaiera).

2-72 (amaiera).