Itxi

Bilbao Basket

Akordioa

Todorovicek hiru urterako sinatu du Bilbao Basketekin

Agentziak | Erredakzioa

22 urteko eta 1,96 metroko hegalekoak 57 partida jokatu ditu Ligan 'beltzezko gizonekin'.

  • Todorovic, CAIren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Todorovic, CAIren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Dejan Todorovic serbiarrak hiru urterako kontratua sinatu du Bilbao Basketen, azken bi urteetan talde bilbotarrean Unicajak utzita jokatu ostean.

22 urteko eta 1,96 metroko hegalekoak 57 partida jokatu ditu Ligan ‘beltzezko gizonekin’, eta 2,9 puntu eta 1,4 errebote egin ditu batez beste partida bakoitzean.

Todorovicekin batera, Carles Duran taldeko entrenatzaile berriak zortzi jokalari ditu dagoeneko: Javi Salgado joko-antolatzailea,; Todorovic, Scott Bamforth, Alex Mumbrú, Tobías Borg y Alex Ruoff hegalekoak; eta Axel Hervelle eta Danilo Nikolic pibotak.

ikolic pibotak.