Itxi

Bilbao Basket

Igandean, 19:00etan

Bilbao Basketek irabazten jarraitu nahi du Zaragozan

Agentziak | Erredakzioa

Laugarren dago Dominion, Endesa Ligako bi lehenengo neurketak irabazi ondoren, Fuenlabrada eta Estudiantesen kontra.

  • Mumbru, Fuenlabradaren aurkako partidan / EFE.

    Mumbru, Fuenlabradaren aurkako partidan / EFE.

Dominion Bilbao Basketek Tecnyconta Zaragozari egingo dio bisita, igandean 19:00etan, Endesa Ligako lehenengo bi jardunaldietan irabazi ostean, Fuenlabrada eta Estudiantesen aurka.

Carles Duranen taldeak sentsazio onak eskaini ditu hasieratik, jokalari berriez betetatako proiektu berria den arren.

Mumbru eta Hervelle garrantzitsuak izan dira, baina baita Bamforth, Buva eta Taburen fitxaketak.

Bilbao Basketek gertu du lehenengo postuia. Puntuen aldeagatik da laugarrena (+14), neurketa guztiak irabazi dituzten artean baxuena, hain zuzen.

Real Madrilek, bi garaipenekin (+30), atsedena hartuko du jardunaldi honetan. Baskoniak (+28) Bartzelonari egingo dio bisita, eta Tenerifek (+26), Real Betis Energia Plusi.

Energia Plusi.

Energia Plusi.