Itxi

Bilbao Basket

64-75

Baskoniak derbia irabazi eta Bilbao Basket playoffik gabe utzi du

Erredakzioa

Arabako taldeak 64-75eko emaitzarekin irabazi dio partida RETAbet taldeari. Bizkaiko taldea Endesa Ligako lehen zortzi postuetan sartzeko aukerarik gabe geratu da.

  • Bilbao Basket-Baskonia. Foto: EFE

    Bilbao Basket-Baskonia (64-75) derbiko irudia. Foto: EFE

Baskoniak 64-75 irabazi dio RETAbet Bilbao Basketi asteazken honetan Bilbao Arenan jokatutako euskal derbia. Ondorioz, Bizkaiko taldea playoffetan sartzeko aukerarik gabe geratu da. Garaipen honi esker Arabako taldeak bere esku du playoffetan zerrendaburu izatea, azken jardunaldian.

Etxeko taldea izan da nagusi hasierako minutuetan (8-4 eta 10-6), baina Baskoniak ez dio Bilbao Basketi abantaila hartzen utzi eta neurketa parekatu egin du (14-14). Lehen laurdeneko azken minutuak oso lehiatuak izan dira, eta Arabako taldeak puntu bateko abantailarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak (20-21). Bigarren laurdena oso kaskarra izan da. Bi taldeek huts asko egin dituzte, eta ez dira fin ibili aurkariaren saski aurrean. RETAbet Bilbao Basketek zortzi puntu besterik ez ditu lortu bigarren laurdenean; Baskoniak, aldiz, 12 puntu bakarrik. Ondorioz, bisitarien aldeko bost puntuko aldearekin iritsi da lehia atsedenaldira (28-33).

Atsedenaldia ondo etorri zaie bi taldeei eta estatistika hobeak lortu dituzte. Bilbao Basket, Baskonia baino pixka bat hobea izan da hirugarren laurdenean eta atsedenaldian izan duen bost puntuko desabantaila hiru puntura murriztu du (49-52). Dena azken hamar minutuetan erabaki da. Ematen izan du Baskoniak edozein unetan irekiko duela aldea markagailuan, baina puntu batzuetako abantaila hartzen izan duen bakoitzean RETAbet Bilbao Basketen erantzuna etortzen izan da, neurketa berriro parekartuz. Azken hiru minutuetan, ordea, Arabako taldea nagusi izan da, gehiago asmatu du aurkariaren saki aurrean eta Baskoniak lortu du garaipena euskal derbian (64-75).

Fitxa teknikoa:

64 - RETAbet Bilbao Basket (20+8+21+15): Tabu (8), Todorovic (9), Mumbru (11), Hervelle (4) eta Eric (8) -hasierako bostekoa-; Salgado, Borg (9), Lapornik, Mendia, Buva (15) eta Llorente.

75 - Baskonia (21+12+19+23): Larkin (6), Blazic, Hanga (12), Shengelia (12) eta Voigtamnn (6) -hasierako bostekoa-, Laprovittola (2), Luz (2), Beaubois (18), Tillie (7), Diop (8) eta Sedekerskis (2).

Partzialak: 20-21, 28-33 (atsedenaldia); 49-52 eta 64-75 (amaiera).