Itxi

Bilbao Basket

Porrota

RETAbet Bilbao Basketek jipoia jaso du Bartzelonan (90-58)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak kataluniarren mende izan dira partida osoan eta atsedenaldiaren ostean Bartzelonak partida erabat hautsi du.

5:01

RETAbet Bilbao Basketek jipoia hartu du Bartzelona Lassaren aurka Endesa Ligan jokatutako partidan.

Laugarren porrota jarraian da Mrsicen taldearentzat. Bilbotarrak ezinean aritu dira Bartzelonaren defentsa sendoa urratu nahian. Esanguratsua da barneko jaurtiketetan 32tik 13 sartu dituztela, eta hirukoetatik, berriz, 22tik sei.

Bizkaitarrek baloia saskian sartzeko izan dituzten arazoak ondo aprobetxatu dituzte kataluniarrek. 7. minutuan 11 puntuko aldea izan dute. Ondoren, Redivoren hiruko batek markagailua 24 eta 14 utzi du. Redivo bera eta Hammink izan dira bilbotarren erreferentzia erasoan.

Bigarren laurdenean, etxekoek behera egin dute momentu batez, eta bilbotarrek 12-13ko partziala lortu dute. Mrsicen taldeak Luico Redivoren hirukoei esker bizirik jarraitu du. Atsedenaldira 35 eta 27ko emaitzarekin iritsi dira.

Hirugarren laurdenean, Bartzelonak hobera egin du erasoan eta beltzezko gizonak ez dira erreakzionatzeko gai izan. Kataluniarrek defentsa sendoa egin dute eta Bilbao Basketek 10 puntu bakarrik egin ditu laurden honetan.

Azken minutuetan, bilbotarrek amore eman dute eta azken laurdena oso erosoa izan da Bartzelonarentzat.

 

Fitxa teknikoa

90 - Barcelona Lassa (23+12+27+28): Heurtel (12), Ribas (12), Sanders (7), Moerman (12), Tomic (12) -hasierako boskotea-, Pressey (6), Hanga (8), Vezenkov (5), Oriola (10), Koponen (4), Claver (-) eta Navarro (2).

58 - RETAbet Bilbao Basket (14+13+10+21): Tabu (4), Todorovic (5), Hammink (12), Hervelle (4), Gladness (4) -hasierako boskotea- Fischer (4), Mendia (-), Redivo (10), Tomàs (4), Vucetic (4) eta Mumbrú (7).