Itxi

Bilbao Basket

Baja

Ludde Hakansonek Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua eten du

Agentziak | EITB MEDIA

Suediarrak, taldeak amaitu berri den denboraldian izan duen jokalari onenetarikoak, bere kontratuan zuen klausula bat erabili du talde bilbotarrarekin zuen lotura hausteko.

  • Ludde Hakanson

    Ludde Hakanson. Irudia: @bilbaobasket.

Ludde Hakanson nazioarteko joko-antolatzaileak Surne Bilbao Basket utzi du "kontratuan zuen klausula bat erabilita", klubak berak aditzera emandakoaren arabera.

Hakanson barik (12,1 puntu, 4,4 asistentzia eta 13,4ko balorazioa partida bakoitzeko), Bilbao Basketek aurreko denboraldian ziurrenik izan duen jokalari onena gabe geratu da, denboraldiaren amaieran min hartuta izan zen arren.

Suediarrak 93 partida jokatu ditu orotara talde bilbotarrarekin; 81 Endesa Ligan eta 12 FIBAko Txapeldunen Ligan.

Jokalariaren agurrean, talde bizkaitarrak Ludderen "profesionaltasuna, kidetasuna eta lanerako gaitasuna" eskertu ditu "beltzezko gizonen kamiseta jantzi duen hiru denboraldietan".

Etorkizuna argitu gabe

Aurreko denboraldian aritu ziren jokalarietatik, momentuz, argitzeke dago Jeff Withey eta Georgios Tsampouris piboten  eta Emir Sulejmanovic eta Ignacio Rosa hegaleko piboten etorkizuna zein izango den.