Itxi

Gipuzkoa Basket

97-64, Kanaria Handiaren aurka

Retabet.es GBCk jipoia jasota ekin dio denboraldiari

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 97-64 galdu du Kanaria Handiaren aurka. Kanariarrak nagusi izan dira hasieratik amaieraraino eta merezita lortu dute garaipena.

1:11

Retabet.es GBC taldeak porrotarekin ekin dio Endesa Ligako 2015-2016 denboraldiari. Talde gipuzkoarrak 97-64 galdu du Kanaria Handiaren aurka. Etxeko taldea nagusi izan da, hasieratik amaieraraino.

Jokoan jarri den lehen baloitik nagusi izan da Kanaria Handia taldea. Etxeko taldeak azkar hartu du abantaila markagailuan (12-2) eta alde handiak lortu ditu lehen minutuetan. Gipuzkoa Basketek aldeak murriztea lortu du lehen laurdena amaitu baino lehen, baina kanariarrek bederatzi puntuko aldea lortu dute lehen hamar minutuetan (25-16).

Bigarren laurdenean, etxeko taldearen abantailak gora egin du. Kanaria Handia Gipuzkoa baino gehiago izan da laurden honetan ere. Kanariar Uharteetako taldeak erraz zulatzen izan du GBCren defentsa eta 19 puntuko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira (50-31).

Lehen zatian maldan gora jarri zaio partida Retabet.es GBC taldeari eta azken bi laurdenetako helburua aldeak murriztea eta markagailua txukuntzea izan da. Dena den, Kanaria Handiak ez du joko maila jaitsi eta hirugarren laurdena 68-43ko emaitzarekin bukatu da.

Azken laurdenerako dena erabakita egon da. Retabet.es GBC saiatu da markagailua txukuntzen, baina ezinezkoa egin zaie. Amaieran, Kanaria Handia nagusitu da 33 puntuko aldearekin (97-64).

Fitxa teknikoa:

97. Herbalife Gran Canaria (25+25+18+29): Pangos (14), Kuric (23), Newley (10), Baez (-) eta Omic (12) -hasierako bostekoa-, Oliver (7), Salin (2), Pasecniks (6), Rabaseda (2), Savane (2), Paulí (1) eta Aguilar (18).

64 - RETAbet.es GBC (16+15+20+13): Llompart (13), Urtasun (11), Vrkic (9), Milbourne (5) eta Doblas (4) -hasierako bostekoa-, Motos (-), Lawrence (16), Grimau (4), Rico (-) eta Olaizola (2).

Epaieak: Bulto, Garcia Ortiz eta Mas.

Ortiz eta Mas.