Itxi

Gipuzkoa Basket

78-73, Estudiantesen aurka

GBCk garaipenarekin esan dio agur Endesa Ligari

Erredakzioa

RETAbet.es GBCk 78-73 irabazi dio Movistar Esdiantesi Endesa Ligako azken jardunaldian. Ondorioz, Madrileko taldea jaitsi egin da.

  • Movistar Estudiantes. Argazkia: EFE

    Movistar Estudianteseko jokalariak, burumakur GBCrenaurka galdu ostean. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBC taldeak garaipena lortuta esan dio agur Endesa Ligari. Gipuzkoa Basketek 78-73 irabazi dio Movistar Estudiantesi Illunben eta Madrileko taldea ere mailaz jaitsi da.

Estudiantesek salbazioa izan du jokoan Donostian eta GBCk, jada jaitsiera baieztatuta, zaleei garaipena oparitu nahi izan die. Movistar Estudiantesek hamar puntuko abantaila izan du (44-54) hirugarren laurdenean, baina partidako azken txanpan markagailua iraultzea lortu du talde gipuzkoarrak eta garaipena etxean geratu da (78-73).

Fitxa teknikoa:

78.- RETAbet.es Gipuzkoa Basket: Llompart (15), Zoran (10), Grimau (15), Landry (11), Doblas (7)-hasierako bostekoa- Agbelese (6), Maiza, Oroz (2), Motos (7), Otegi (5).

73.- Movistar Estudiantes: Fernández (13), Bircevic (3), Laprovitola (11), Hernangomez (7), Nacho Martin (16)- hasierako bostekoa- Salgado (13), Simpson (8), Kendall, Brizuela, Punprla (2).

Epaileak: Martin Bertran, Cortes eta Aliaga.

Markagailuak laurden bakoitzean: 24-23; 31-34-atsedenaldia- 52-59; 78-73.

- 52-59; 78-73.