Itxi

Baskonia

Euroliga (2. jardunaldia)

Baskoniak ezin izan du Olinpiakos mendean hartu (63-57)

Erredakzioa

Porrota jaso duen arren, taldearen jokoa eta baita sentsazioak ere onak izan dira. Aurreneko porrota da aurtengo Euroligan.

1:16

Laboral Kutxak Euroligako bere aurreneko porrota jaso du, Olinpiakosen aurka jokatutako bigarren jardunaldian galduta (63-57).

Partidan ondo sartu dira gasteiztarrak, intentsitatearekin, baina minutuek aurrera egin ahala nagusitu da etxeko taldea. 17-10 lehen laurdenaren amaieran. San Emeterioren jokoari eta Perkinsek atsedenaldira heltzeko segundo baten faltan sartutako hirukoari esker, markagailuan hurbildu dira Crespiren gizonak (30-26).

Hirugarren laurdena oso parekatua izan da, eta, 28. minutuan, aurrea hartu du Laboral Kutxak San Emeteriok sartutako hiruko ederrarekin. Hala ere, ona izan da etxekoen erantzuna, eta azken laurdenari hiru puntuko desabantailarekin egin dio aurre Baskoniak (48-45). Partidan sartuta zegoen Gasteizko taldea.

Azken laurdenean ere berdintasuna izan da nagusi, baina Greziarrek Baskoniak, norgehiagokaren azken bi minutuetan, egindako akatsak baliatu dituzte garaipena lortzeko. Porrota jaso duen arren, taldearen jokoa eta baita sentsazioak ere onak izan dira. Lojeski izan da saskiratzaile nagusia (15), San Emeterioren aurretik (14).

Fiixa teknikoa:

63 - Olinpiakos (17+13+18+15): Mantzaris (5), Spanoulis (9) Lojeski (15), Petway (1), Hunter (9) -hasierako boskotea-, Dunston (10), Sloukas (3), Lafayette (7), Katsivelis, Agravanis (4).

57 - Laboral Kutxa (10+16+19+12): Perkins (7), Jonhnson, Bertans (8), Shengelia (11), Iverson (8) -hasierako boskotea-, Heurtel, Causeur (5), White, Hamilton, San Emeterio (14), Tillie (4).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia
  • Euroliga