Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Fuenlabradaren aurka hasiko du Baskoniak Koparen bilako lasterketa

Erredakzioa

Madrilgo taldea hartuko dute baskonistek, bosgarren garaipenaren bila. Ezin dute gehiago huts egin.

Fuenlabrada hartuko du Laboral Kutxak, lehenengo itzulia ondo bukatzeko eta Errege Koparako txartela lortzeko asmoz. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, igandean 12:10etatik aurrera.

Baskoniak lau partida irabazi ditu, hamarretik, eta gutxienez beste bost garaipen behar ditu, zazpi jardunalditan, Endesa Ligako erdialdera Koparako txartelarekin heltzeko.

Ibon Navarroren taldeak ezin du hutsik egin zortzi onenen artean egon nahi badu.

Mike Jamesek debuta egingo du Endesa Ligan Baskoniarekin, taldea utzi duen Doron Perkinsen ordez. Fitxaketa berria Euroligan estreinatu zen, Valentziaren aurkako garaipenean (93-89).

Baskoniak azken hamalau bisitetan irabazi dio Fuenlabradari. Behin bakarrik irabazi dute madrildarrek Buesa Arenan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia