Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak galdu egin du, hirugarren laurden negargarria egin ostean

Leire Etxazarra | eitb.eus

Milanon galtzaile atera arren (99-85), arabarrek laugarren posturako borrokan jarraitzen dute, Anadolu Efesek Olinpiakosen aurkako partida galdu duelako.

01:11

Laboral Kutxa Baskoniak laugarren posturako borrokan jarraitzen du, Armani Milan taldearen aurka 99 eta 85 galdu arren. Baskonistak nagusi izan dira lehen bi laurdenetan, baina hirugarrenean negargarrijokatu dute, eta horrek porrota ekarri die.

Hala ere, zorigazitoa ez da erabatekoa izan, Anadolu Efes laugarren posturako aurkari zuzenak ere galdu egin baitu. Ondorioz, turkiarrek eta gasteiztarrek bosna garaipen dituzte, Yop 16ª amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

Partidak erritmo motela izan du hasierako minutuetan, eta horrek arabarren alde egin du. 20 eta 25 izan dira aurretik Navarroren mutilak, lehen laurdenaren amaieran. Lehen laurden honek izan du, baina, alde txarra: Bertansek min hartu du jokaldi batean, eta Ibon Navarrok partidaren osteako prentsaurrekoan esan duenez, "lesioak ez du itxura onik" eta jokalariak iaz iaz izandako "lesio berbera" izan daiteke.

Bigarren laurdenean, Laboral Kutxa ondo aritu da eta, horri esker, 15 puntuko aldea zabaldu du markagailuan, atsedenaldirako bost minuturen faltan (26-41). Baina italiarrek ez dute amore eman, eta 13-2ko partziala eginda, lau puntu atzetik iritsi dira atsedenaldira (39-43).

Hirugarren laurden oso txarra

Neurketa hirugarren laurdenean hautsi da, eta Baskoniaren interesen kontra. Gasteiztarrak kantxatik desagertu dira, eta italiarrek ondo aprobetxatu dute egoera partida irauli eta azken laurdenera 14 puntuko aldearekin iristeko (74-60).

Azken 10 minutuetan, eta partidak ihes egin diela ikusita, arabarrek 19 puntuko basket averagea euren alde mantentzen saiatu dira. Baita lortu ere, izan ere, azkenean italiarrak 14 puntugaitik gailendu dira (99-85).

Fitxa teknikoa:

99; Armani Milán (20+19+35+25): Hackett (12), Gentile (29), Moss (7), Melli (4), Samuels (17) -hasierako boskotea-, Brooks (13), Kleiza (8), Elegar, Ragland (9), Cerella.

85; Laboral Kutxa (25+18+17+25): Adams (18), Causeur (17), Bertans, Shengelia (14), Iverson (2) -hasierako boskotea-, James (11), San Emeterio (11), Tillie (4), Begic (8).

(4), Begic (8).