Itxi

Baskonia

Porrota Malagan

Laboral Kutxak agur esan dio Euroligari (93-84)

Agentziak | Erredakzioa

Ibon Navarroren taldeak ezin izan dio Unicajari irabazi. Andaluziarrak gehiago izan dira, jokoan ezer izan ez duten arren.

  • Andaluziarrek kontrolpean izan dute partida, hasieratik. Efe.

    Andaluziarrek kontrolpean izan dute partida, hasieratik. Efe.

Laboral Kutxak 93 eta 84 galdu du Malagan, eta, ondorioz, Euroligako Top 8tik kanpo geratu dira gasteiztarrak. Andolu Efesek Fenerbahceren aurka galduta, Ibon Navarroren taldeak garaipena behar zuen Europako zortzi onenen artean sartzeko, baina ezin izan dute lortu.

Unicajak ez zuen ezer ere jokoan; arabarrek, aldiz, den-dena. Partida orekatua joan da lehen laurdenean (20-16), eta bigarrenean ere aldaketa gutxi egon da (43-36).

Andaluziarrak jaun eta jabe izan dira, eta ezin izan diete malagarrei aurre egin.

Antsietateak kalte egin dio Laboral Kutxari, eta hirugarren laurdenean oso txarto aritu dira, jaurtiketetan huts ugari eginda. Unicaja, baina, bikain aritu da: 70-59.

Andaluziarrek nahi bezala jokatu dute, eta emaitza erosoa lortu dute amaieran: 93-84.

Fitxateknikoa:

93 - Unicaja (20+23+27+23): Markovic (3), Suárez (8), Toolson (17), Thomas (9), Golubovic (6) -hasierako boskotea- Gabriel (2), Granger (15), Karahodzic (2), Kuzminskas (9), Vázquez (3), Stefansson (8) eta Green (11).

84 - Laboral Kutxa Vitoria (16+20+23+25): Adams (12), Causeur (21), San Emeterio (16), Shengelia (9), Iverson (6) -hasierako boskotea- James (9), Tillie (8), Begic (3) eta Hansbrough (0).

 

h (0).