Itxi

Baskonia

Klubak iragarri du

Ibon Navarrok ez du Laboral Kutxa entrenatzen jarraituko

Agentziak | Erredakzioa

Klubak kirol egituraren parte izaten jarraitzeko eskaintza egin dio, baina ez lehen taldearen eserlekuan.

  • Ibon Navarro. Argazkia: Efe.

    Ibon Navarro. Argazkia: Efe.

Ibon Navarrok ez du Laboral Kutxa Baskonia taldea entrenatzen jarraituko, klubak berak aditzera emandakoaren arabera.

Entrenatzaile gasteiztarra azaroan hasi zen entrenatzaile lanetan, Marco Crespi italiarraren ordez. Klubak Baskoniaren kirol arloari hiru urtez lotuta jarraitzeko eskaintza egin dio, baina ez lehen  taldeko entrenatzaile bezala.

Navarrok pentsatzeko denbora eskatu dio klubari, Baskoniak ateratako komunikatu laburraren arabera.

/p>