Itxi

Baskonia

Rio Naturari irabazita

Euroligako zapore garratza Ligan arindu du Laboral Kutxak (82-75)

Agentziak | Erredakzioa

Yannis Bourousis erabakigarria izan da: 17 puntu egin ditu, 11 azken laurdenean, 32ko balorazioarekin.

  • Bourousis erabakigarria izan da azken laurdenean. Efe.

    Bourousis erabakigarria izan da azken laurdenean. Efe.

Laboral Kutxa Baskoniak garaipen batekin eman dio hasiera Busa Arenako Liga partidei, Rio Natura Mombusi 82 eta 75 irabazita. Yannis Bourousis erabakigarria izan da neurketako azken minutuetan.

Galiziarrek ondo kontrolatu dute neurketa lehen 30 minutuetan, 11 puntuko errenta ere izan dure, 32.43, 19. minutuan.

Azken laurdena sei puntu goitik hasi dute, 56-62, baina ondoren 5 puntu bakarrik egin dituzte zortzi minutu eta erditan.

Ezer gutxi egin ahal izan dute galiziarrek Bourousis geldiarazteko. Greziarra izan da, hain zuzen, gasteiztarren erreakzioa bultzatu duena. Ondorioz, Baskoniak emaitza irauli du eta azken minutuetan lasai jokatu dute garaipena eskuan zutela ikusita.

11 puntu egin ditu Bourousisek azken laurdenean (17 partida osoan) eta 32ko balorazioa lortu du. Adamesek 23 puntu egin ditu, eta Tilliek 17. Galiziarrei dagokienez, Caloiarok 17 sartu ditu eta Pustovyik eta Wacznskik 13.


Fitxa teknikoa

82 Laboral Kutxa (20+21+15+26): Adams (23), Causeur (1), Hanga (6), Tillie (17), Diop-hasierako boskotea-, James (5), Blazic (2), Corbacho (9), Bourousis (17), Kangur (2).

75 Río Natura Monbus (15+28+19+13): McGrath, (), Haws (10), Caloiaro (17), Bendzius (8), Triguero (4)-hasierako boskotea-, Waczynski (13), Pustovyi (13), Yusta (7), Pozas.

sta (7), Pozas.