Itxi

Baskonia

Euroliga

Bigarren postua urrutiago dauka Laboral Kutxak (95-86)

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen taldea partidaren kontrola galtzen joan da, azken laurdenean ordura arte zuen abantaila galdu duen arte. Heurtelek (25 puntu) eta Dunstonek eman diete turkiarrei.

1:20

Laboral Kutxak 95-86 galdu du Anadolu Efesen aurka, Euroligako fase erregularreko azken aurreko jardunaldian, azken laurden negargarria jokatu ostean. Gainera, gasteiztarrek bi taldeen arteko ‘basket average’a galdu dute. Thomas Heurtel Baskoniako jokalari ohia erabakigarria izan da norgehiagokan Turkiarrak bigarren postura gerturatzeko.

Buesa Arenan joaneko partidan gertatu bezala, bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira. Hala ere, eta ia partida osoan aurretik joan ostean, Velimir Perasovicen taldea jokoaren partidaren kontrola galtzen joan da, azken laurdenean ordura arte zuen abantaila galdu duen arte. Heurtelek (25 puntu) eta Dunstonek eman diete turkiarrei.

Denboraldiko erritmo onari jarraituz, arabarrek Bourouisis izan zuten lider, Blazicen eta Adamsen joko onarekin batera. Baina markagailuan ez zuten alde handirik lortu (41-46).

Turkiarrek aurrera pausoa eman zuten baina Baskoniak aurkariaren bultzadari eutsi zion eta 72 eta 77 jarri zen. Orduan Heurtel berriro agertu zen Perasovicen taldearen zoritxarrerako. Dunston ere jaun eta jabe zen taulapean, eta horrek arabarren porrota eragin zuen.

Fitxa teknikoa:

95-ANADOLU EFES PILSEN: Heurtel (25), Brown (7), Batuk (8), Diebler (8) y Tyus (9) --quinteto inicial--; Granger (9), Saric (12), Osman (3), Dunston (4), Korkmaz (2), Duverioglu (8) eta Balbay (-).

86-LABORAL KUTXA: Corbacho (-), Adams (20), Hanga (5), Shengelia (5) y Planinic (8) --quinteto inicial--; Bourousis (12), Blazic (15), James (14), Tillie (7) eta I.Diop (-).

PARTZIALES: 16-21, 25-25, 26-20, 28-20.

, 26-20, 28-20.