Itxi

Baskonia

Top 16

Zalgirisi erraz gailenduta estreinatu da Baskonia

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxak ez du arazorik izan Zalgiris Kaunasi nagusitasunez irazteko Euroligako Top 16ko lehenengo partidan (68-89).

  • Zalgiris Kaunas 68 - Baskonia 89 / EFE.

    Zalgiris Kaunas 68 - Baskonia 89 / EFE.

Baskoniak ederki hasi du Euroligako Top 16a, Zalgiris Kaunasen kantxan erraz irabazita (68-89).

Perasovicen taldeak, gainera, alde nabarmena lortu du markagailuan. F Multzoan berdinketak egotekotan, baliagarria izango zaie. Izan ere, talde zaila da Baskoniari egokitu zaiona, eta final-laurdenetara sailkatzea ez da erraza izango.

Baskoniak bi aurpegi eskaini ditu. Lehenengo zatia bikaina izan da, eta atsedenaldira 5 minutu geratzen zirenean, 23 puntuko aldea zuen (22-49).

Hirugarren laurdenean, trabatu egin da taldea, soilik 9 puntu saskiratuta. Gerturatu dira lituaniarrak, eta partida iraultzea izan dute buruan (55-64 30. minutuan).

Baina azken laurdenean, Laboral Kutxak ez du aukerarik eman, James eta Diop buru izan duen 1-14ko partzialari esker. Gasteizko taldeak lehenengo garaipena eskuratu dute.

FITXA TEKNIKOA

Zalgiris Kaunas: Kalnietis (2), Pocius (8), Ulanovas (12), Jankunas (14), Vougioukas (13)-hasierako boskotea-, Lekavicius (1), Motum, Hanlan (16), Vene (2), Sajus.

Baskonia: Adams (16), Causeur (13), Hanga (7), Shengelia (12), Diop (10)-http://www.eitb.eus/eu/kirolak/saskibaloia/baskonia/-, James (15), Blazic, Corbacho (6), Tillie (6), Bourousis (4), Planinic.

Partzialak: 14-33, 26-22, 15-9 eta 13-25.