Itxi

Baskonia

76-85

Baskoniak Manresari irabazi eta zerrendaburu izango da Kopan

Erredakzioa

Laboral Kutxak 76-85 irabazi dio ICL Manresari. Garaipen honi esker, gutxienez laugrren postua ziurtatuta du Arabako taldeak, Errege Kopari begira.

  • ICL Manresa-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa Baskoniak 76-85 irabazi dio ICL Manresari. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 76-85 irabazi dio ICL Manresari eta Arabako taldeak Errege Kopan zerrendaburu izatea ziurtatu du. Baskoniak, gutxienez laugarren postuan bukatuko du Endesa Ligako lehen itzulia.

Perasovicek zuzendutako taldeak azkar lortu du abantaila markagailuan. Hasierako minutuetan 12 puntuko aldea lortu du Baskoniak (3-15), baina Kataluniako taldeak ez du etsi, aldeak murriztea lortu eta lehen hamar minutuak berdinduta bukatzea lortu du (19-19). Bigarren laurdenaren hasieran, Laboral Kutxak berriro aldea ireki du markagailuan (25-40), baina oraingoan ez zaie lehen laurdenekoa gertatu. Baskoniak ondo eutsi dio abantailari eta 12 puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (37-49).

Aldageletatik kantxara itzuli ostean, partidaren gidoia ez da aldatu. Laboral Kutxa nagusi izan, eta ICL Manresa ezinean ibili da. Arabako taldeak atsedenaldira iritsi aurretik lortutako abantaila handitzea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (52-68). Baskoniak garaipena bideratuta ekin dio azken laurdenari eta ez du arazorik izan abantaila mantendu eta garaipena lortzeko (76-85).

Fitxa teknikoa:

76 - ICL Manresa (19+18+15+24): Hernandez (4), Simon (10), Otverchenko (-), Flis (10), Musli (20) -hasierako bostekoa- Grigonis (9), Sandul (8), Montañez (8), Garcia (7), Barrera (-) eta Sanchez (-).

85 - Laboral Kutxa Baskonia (19+30+19+17): Adams (15), Hanga (14), Causeur (13), Shengelia (9), Diop (6) -hasierako bostekoa-, Planinic (5), James (5), Tillie (12) eta Blazic (6).

Epaileak: Benjamin Jimenez, Francisco Jose Araña eta Oyon.

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia