Itxi

Baskonia

Endesa Ligako Playoffak

Baskoniak bigarren porrota jaso eta maldan gora du kanporaketa

Erredakzioa

Laboral Kutxak 73-68 galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako Playoffetako finalerdietako bigarren partida eta kanporaketan 2-0 agintzen du Barçak.

5:25

Bartzelona Lassak 2-0 agintzen du Laboral Kutxa Baskoniaren aurka jokatzen ari den Endesa Ligako finalerdietako kanporaketan. Igande honetan Baskoniak 73-68 galdu du Palau Blaugranan. Ondorioz, Arabako taldeak ezin du partida gehiago galdu. Asteazkenean jokatuko da hirugarren partida Buesa Arenan.

Bartzelonak ondo ekin dio partidari eta azkar ireki du zuloa markagailuan (14-6). Minutuak pasa ahala Baskoniak bere jokoa hobetzea lortu du, baina etxeko taldea nagusi izan da lehen hamar minutuetan eta zortzi puntuko aldea lortu du (25-17). Bigarren laurdenaren hasieran ere abantaila handitu egin du Barçak (30-21), baina atsedenaldira iritsi orduko Laboral Kutxaren erreakzioa etorri eta bost puntura murriztu dute desabantaila baskoniarrek (40-35).

Atsedenaldiaren ostean partidaren joera aldatu egin da. Baskoniak hirugarren laurden ona jokatu eta aldea hartu du markagailuan (44-51) 0-15eko partzialari esker. Perasovicek zuzentzen duen taldeak lan ona egin eta lau puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (52-56). Amaierako hamar minutuak parekatuak izan dira, baina Bartzelonak gehiago asmatu du erasoan eta garaipena eskuratu du 73-68ko emaitzarekin.

Fitxa Teknikoa:

73 - Bartzelona Lassa (25+15+12+21): Satoransky (9), Navarro (8),Abrines (7) , Doellman (10), Tomic (6) -hasierako bostekoa-, Vezenkov (9), Samuels (6), Pau Ribas (4), Arroyo (-), Oleson (3) eta Perperoglou (11).

68 - Laboral Kutxa Baskonia (17+18+21+12): Darius Adams (11), Hanga (7), Bertrans (-), Tillie (13), Planinic (4) -hasierako bostekoa-, Roll (4), Bourousis (12), Mike James (15) eta Shengelia (2).

Epaileak: Perez Pizarro, Cortes eta Peruga.

tes eta Peruga.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia