Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Shane Larkin antolatzailea fitxatu du Baskoniak

eitb.eus

23 urteko eta 1,80 metroko jokalari estatubatuarra NBAko Brooklyn Netsetik dator.

  • Shane Larkin / Irudia: Baskonia.

    Shane Larkin / Irudia: Baskonia.

Shane Larkin da Laboral Kutxa Baskoniaren fitxaketa berria, hurrengo denboraldirako. Estatu Batuetako joko-banatzailea NBAtik dator, Brooklyn Netsetik.

23 urte ditu Larkinek, eta 1,80 metroko altuera. NBAn jokatu ditu azken hiru denboraldiak. Azkena, Brooklyn Netsekin, eta aurrekoak, Dallas Mavericksen eta New York Knicksen.

Aurreko denboraldian, 7,3 punto, 2,3 errebote eta 4,4 asistentzia egin zituen batez beste, partidako jokatutako batez besteko 22 mituetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia berriak