Itxi

Baskonia

Igandea, 17:00etan

Baskoniak Bartzelonako bolada txarra hautsi nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak 65 puntu sartzetik dator UCAM Murtziaren aurkako bigarren zatian. Jokatutako bi neurketak irabazi ditu.

  • Barcelona - Baskonia, igandean 17:00etan / EFE.

    Barcelona - Baskonia, igandean 17:00etan / EFE.

Bartzelonak Bartzelona Lassari egingo dio bisita Endesa Ligako hirugarren jardunaldian, igandean 17:00etan. Gasteizkoek lehenengo bi jardunaldietan irabazi dute, Rio Natura Mombus eta UCAM Murtziaren kontra.

Palau Blaugrana kantxa zaila da Baskoniarekintzat. 2010eko finalaren playoffeko bi partida irabazi zituztenetik -titulua eskuratu zuten-, Sito Alonsoren tadeak hamaika aldiz jokatu du kantxa horretan, eta baskonistek garaipen bakarra eskuratu dute.

Baskoniak iazko Euroligako Top 16an irabazi zion Bartzelonari, luzapenean erabaki zen partidan.

Endesa Ligako garaipen bakarra 2012-13ko denboraldiko fase erregularrean izan zen, Maciej Lampe eta Fabien Causeur joko onari esker lortuta.

Azken partidan, Baskoniak UCAM Murtziaren aurkako partida irauli zuten bigarren zati bikainean, 20 minutuan 65 puntu sartuta, eta partida guztiak irabazi dituzte.

Aurrekod enboraldian, Bartzelonak eta Baskoniak sei aldiz jokatu zuten elkarren kontra Endesa Ligan. Kataluniarrek lau garaipen eskuratu dituzte, eta Baskoniak, bi.

Bartzelonak atseden hartu du azken jardunaldian, eta Tyrese Rice, Juan Carlos Navarro eta Pau Ribas jokatzeko moduan izan ditzake.

Baskoniako entrenatzaileak esan duen bezala, taldea "fisikaki errekuperatu" beharko da, UCAM Murtziaren aurka lan handia egin zuten eta.

egin zuten eta.

egin zuten eta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia