Itxi

Baskonia

Ostiralean, 19:00etan

Baskoniak Lituanian irabazi nahi du, etxetik kanpoko lehen partidan

Agentziak | Erredakzioa

Zalgirisek galdu egin zuten lehenengo jardunaldiko norgehiagoka, Atenasen, Panathinaikosen aurka, 84-76.

  • Hanga eta Blasic, Efesen aurkako partida. Argazkia: Efe.

    Hanga eta Blasic, Efesen aurkako partida. Argazkia: Efe.

Baskoniak Zalgiris Kaunasen etxean jokatuko du aurtengo Euroligako bigarren jardunaldian. Arabarrak lehen aldiz arituko dira etxetik kanpo, Euroliga berrian.

Lituaniarrak galtzaile atera ziren lehen jardunaldian, Atenasen, Panathinaikosen aurka jokatutako estreinakoan 84-76.

Baskoniak lehen jardunaldian egindako hutsak zuzendu beharko ditu, arabarrek 20 aldiz galdu baitzuten baloia Anadolu Efesen aurka. Gainera, Brock Motum australiarra gertutik jarraitu beharko dute, aurrekoan 19 puntu egin baitzituen eta bikain aritu zen Paulius Jankuna lituaniar beteranoarekin batera.

oarekin batera.