Itxi

Baskonia

99-91

Baskoniak porrota jaso du Valentziaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 99-91 galdu du Fontetan. Arabarrek hirugarren porrota jaso dute Endesa Ligan.

4:56

Baskoniak porrota jaso du Valentziaren aurka Fontetan jokatu duen Endesa Ligako partidan, 99-91 galduta. Arabako taldeak hirugarren porrota jaso du ligan, eta Valentziak aurreratu egin du sailkapenean.

Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeak indartsu kantxaratu dira, eta etxeko taldeak amaitu ditu lehen hamar minutuak aurretik markagailuan puntu bakarreko abantailarekin: 17-16. Bigarren laurdenean, ordea, Valentzia izan da nagusi, eta atsedenaldira 9 puntuko abantailarekin iristea lortu du: 41-32.

Atsedenaldiaren ostean, Valentziak nagusi izaten jarraitu du. Baskonia ez da aldeak murrizteko gai izan, eta asko kostatu zaio valentziarren erasoko jokoa gelditzea. Ondorioz, 10 puntu aurretik iritsi da azken laurdenera talde valentziarra: 68-58. Azken laurdeneko lehen txanpan, Baskoniak aldeak murriztea lortu du, lehenengo, eta partida berdintzea lortu du gero, amaitzeko 7 minutu falta zirenean: 73-73. Hortik aurrera, Valentziak alde egin du markagailuan berriro, eta Baskoniak ezin izan du garaipena lortu. Bukaeran, Valentzia irabazle: 99-91.

Fitxa teknikoa:

99 - Valentzia Basket (17+24+27+31): Diot (28), Sastre (12), Sato (-), Sikma (-), Kravtsov (10) –hasierako bostekoa–; Thomas (5), Van Rossom (-), Vives (5), Rafa Martínez (15), Oriola (15) eta San Emeterio (9).

91- Baskonia (16+16+26+33): Larkin (26), Blazic (11), Hanga (15), Tillie (17), Bargnani (3) –hasierako bostekoa–; Voigtmann (14), Beaubois (4), Diop (-), Budinger (1) eta Luz (-).

Epaileak: Gonzalez, Calatrava eta Fernandez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia