Itxi

Baskonia

101-92

Baskoniak landutako garaipena lortu du Zaragozaren aurka

Erredakzioa

Luzapenean lortu du garaipena Arabako taldeak, 101-92ko emaitzarekin Tecnyconatren aurka.

  • Baskonia-Tecnyconta Zaragoza. Argazkia: EFE

    Baskonia-Tecnyconta Zaragoza (101-92). Argazkia: EFE

Baskoniak landutako garaipena lortu du Tecnyconta Zaragozaren aurka (101-92) Buesa Arenan. Arabako taldeak luzapena behar izan du Endesa Ligako beste partida bat irabazteko.

Zaragozako taldeak etxekoak baino hobeto jokatu du lehen laurdena. Baskoniari kosta egin zaio partidan sartzea eta egoera baliatu du Tecnycontak zazpi puntuko abantaila lortzeko (18-25). Bigarren laurdenean beste itxura bat eman du Arabako taldeak, askoz hobea. Pixkanaka aldeak murriztea lortu du, eta hiru puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (45-42).

Atsedenalditik bueltan neurketa parekatua izan da, baina hirugarren laurdeneko azken minutuan hobeto jokatu ditu Zaragozako taldeak eta bost puntuko aldea lortu du talde bisitariak (62-67). Azken laurdenaren hasieran abantaila hartu du Zaragozak (68-75), baina Baskoniak garaiz erantzun du, eta lehia berdintzea lortu du (77-77). Amaierako minutuak oso parekatuak izan dira, eta berdinduta amatu da (87-87).

Luzapenean erabaki behar izan da irabazlea. Gasteizeko taldeak ondo ekin dio luzapenari sei puntuko abantaila lortuta eta horrek garaipena bideratuta utzidio etxeko taldeari. Azkenean, Baskoniak garaipena lortu du 101-92ko emaitzarekin.

o emaitzarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia