Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak markagailua irauli dio Broseri azken minutuetan (81-74)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Gasteizko taldea 10 puntuko kontrako aldearekin heldu da azken momentuetara, baina partidari buelta emateko gai izan da azken laurdenean.

0:44

Baskoniak garaipena eskuratu du Brose Bambergen aurkako neurketan. Alemaniarrak aurten Euroligan hartutako porrot mingarriena jaso dute, parti osoan zehar etxekoen aurretik joan diren arren. Azken laurdenean, Gasteizko taldeak beste irudi bat eman du, eta buelta eman dio markagailuari.

Baskoniak beste garaipen bat gehitu du Euroligan, bosgarrena, eta emaitza txarren boladari bukaera eman dio, garaipenera itzulita. Guztira, taldeak 300 garaipen eskuratu ditu Europako txapelketarik garrantzitsuenean.

Norgehiagoka nahiko berdinduta hasi da bi taldeen artean, baina etxekoak atzean akatsak egiten hasi dira minutu gutxira. Ez dira beren erritmoa jartzeko gai izan eta defentsan gaizki aritu dira.

Brose, aldiz, sendo aritu da atzean, eta ondo kanpotik. Nagusi izan dira hirugarren laurdeneko erdialdera arte.

Alemainiarrek 10 eta 15 puntu bitarteko aldea mantendu dute ia neurketa osoan. 32. minutuan, 58-68 zegoen markagailua. Hirugarren laurdenean, Baskonia aurkariari hurbildu zaio, atzeko lana hobetuta, eta azken laurdenean irauli dute partida. Brose Bambergek Buesa Arenan urrezko garaipen bat lortzeko aukera galdu du.

Voigtmann gakoa izan da azken laurdeneko jokoan, 20 puntu, 9 errebote eta 25 puntuko balorazioarekin. Alemaniarraz gain, Larkin (15, 7 eta 6 asistentzia), Beaubois (20) eta Hanga (16 eta 7) ere agertu dira.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Larkin (15), Beaubois (20), Hanga (16), I. Diop (2), Voigtmann (20), -hasierako boskotea-, Bargnani(3), Tillie (5), Blazic (-), Budinger (-) eta Rafa Luz (-).

Brose Bamberg: Lo (15), Zisis (5), Causeur (4), Radosevic (2), Melli (12) -hasierako boskotea-, Strelnieks (11), Miller (16), Heckmann (4), Theis (5) eta Staiger (-).

Partzialak: 16-23, 16-24, 23-16 eta 26-11.

3-16 eta 26-11.