Itxi

Baskonia

Adierazpenak

Beaubois: 'Ez gaude egiten ari garen jokoarekin pozik'

Agentziak | Erredakzioa

Eskolta frantziarrak prentsaurrekoan onartu du 'batzuetan' taldeak ez duela 'Baskoniarena berezkoa den izaera' erakusten.

Rodrigue Beauboisek, Baskoniaren eskolta, taldeko jokalariak "batzuetan" ez dutela "Baskoniaren berezkoa den izaera" erakusten onartu du. "Bistakoa da taldearen defentsa hobetu behar dugula", esan du Beauboisek.

"Ez gaude pozik gure jokoarekin ezta emaitzekin ere, baina taldea ondo dago eta hobeto jokatu nahi du", gehitu du. Eskoltaren arabera, "emaitza hobeak lortzeko" lanean ari dira.

Bauboisentzat, Baskoniak "talentua du", baina CSKA bezalako taldeen aurka "diziplina eta kontzentrazio handiagoak behar dituzu". Frantzarrak uste du "galtzen duzunean zerbait aldatu behar" duzula, eta ohartu duenez, "batera egon behar gara hobetzeko gai izateko".

o gai izateko".