Itxi

Baskonia

71-92

Baskoniak garaipen erosoa lortu du UCAM Murtziaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 71-92 irabazi du Murtzian. Euroligan Olympiakosen aurka emandako itxura kaskarra ahaztu eta joko ona egin dute Sito Alonsok zuzentzen dituen mutilek.

5:04

Baskoniak garaipena lortu UCAM Murtziaren aurka (71-92) Endesa Ligako 18. jardunaldiko partidan. Euroligan Olympiakosen aurka  itxura kaskarra eman ostean, joko ona azaldu du Arabako taldeak Murtzian.

Parekatuta hasi da neurketa, baina lehen laurdenaren erdialdetik aurrera Baskonia hasi da nagusitzen eta abantaila hartu du markagailuan. Lehen hamar minutuak zortzi puntuko abantailarekin bukatu ditu Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak (10-18).  Bigarren laurden bikaina egin du Gasteizeko taldeak eta Murtzia baino gehiago izan da jokoaren arlo guztietan. Honenbestez, 20 puntuko errenta eskuratu du Baskoniak partida atsedenaldira iritsi denean (23-43).

Partidaren gidoia ez da aldatu atsedenaltik bueltan. Baskoniak ez du sustorik hartu nahi izan, eta ez dio bere jokoa egiten utzi UCAM Murtziari. Nagusi izan da Sito Alonsok zuzentzen duen taldea eta 23 puntuko abantailarekin sartu da azken laurdenera (43-66). Amaierako hamar minutuetan UCAM Murtziak aldeak pixka bat murriztea lortu du une batez, baina Baskoniak ere erantzuna eman dio etxeko taldeari, norgehiagoka estutzea ez dutela nahi izan argi utziz. Azken hiru minutuetan berriro jaun eta jabe izan da Arabako taldea eta garaipen erosoa lortu du (71-92).

Fitxa teknikoa:

71. UCAM Murcia (10+13+20+28): Campazzo (9), Baron (2), Rojas (3), Radovic (18) eta Tumba (2) -hasierako bostekoa-, Benite (27), Llompart (3), Delía (7) eta Antelo (-).

92. Saski Baskonia (18+25+23+26): Rafa Luz (3), Beaubois (15), Hanga (-), Bargnani (17) eta Tillie (13) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (7), Sedekerskis (-), Blazic (6), Diop (8), Budinger (7) eta Larkin (16).

Epaileak: Jose Antonio Martin Betran, Francisco Jose Araña Santana eta Rafael Serrano Velazquez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia