Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniaren final-laurdenetako partiden ordutegiak

Erredakzioa

Arabako taldeak Herbalife Gran Canaria izango du aurkari playoffetan. Lehen partida maiatzaren 20an jokatuko da Buesa Arenan. Bigarren neurketa, Herbaliferen kantxan, maiatzaren 25ean.

  • Baskonia-Herbalife. Argazkia. EFE

    Baskonia-Herbalife. Argazkia. EFE

Baskoniak Endesa Ligako playoffak jokatuko ditu, eta jada badakizki final-laurdenetako kanporaketako lehen bi partiden ordutegiak. Arabako taldeak Herbalife Gran Canaria taldea izango du aurkari.

Final-laurdenetako lehen partida maiatzaren 20an, larunbatean, jokatuko du Buesa Arenan, 20:30ean. Kanporaketako bigarren neurketa Herbaliferen kantxan jokatuko da maiatzaren 25ean, ostegunean, 22:00etan. Hirugarren partida behar izatekotan maiatzaren 27 edo 28an jokatuko litzateke, baina oraindik data eta ordutegi zehatzik gabe.

Final-laurdenetako lehen partiden ordutegiak:

Baskonia-Herbalife Gran Canaria (maiatzaren 20an, 20:30ean)

Valentzia Basket Club-FC Bartzelona Lassa (maiatzaren 20an, 18:00etan)

Unicaja-Iberostar Tenerife (maiatzaren 21ean, 12:30ean)

Ral Madril-MoraBanc Andorra (maiatzaren 24an, 20:30ean)

Final-laurdenetako bigarren partiden ordutegiak:

FC Bartzelona Lassa-Valentzia Basket Club (maiatzaren 25ean, 20:00etan)

Herbalife Gran Canaria-Baskonia (maiatzaren 25ean, 22:00etan)

MoraBanc Andorra-Real Madril (maiatzaren 26an, 20:00etan)

Iberostar Tenerife-Unicaja (maiatzaren 26an, 22:00etan)

6an, 22:00etan)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia