Itxi

Baskonia

Gaur, 20:30ean

Baskoniak garaipena behar du azkena den baina hobeto dabilen Armaniren aurrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armani Milan berritua izango du bisitari Gasteizen. Italiarrek dinamikaz aldatu dute azkenaldian, Mindaugas Kuzminskas hegaleko lituaniarra NBAtik heldu denetik, hain zuzen ere.

Garaipen beharrean dagoen Baskoniak Armani Olimpia Milan arriskutsua hartuko du gaur Buesa Arenan, Euroligako play-offetara sailkatzeko postuetatik gertu egoten jarraitzeko.

Real Madrilen aurka azken hatsean hartutako porrotak egoera labainean kokatu ditu gasteiztarrak, kontinenteko zortzi ekipo onenen artean kokatzeko asmoari begira.

Maccabik daukan zortzigarren postua garaipen bakarrera dute; zazpigarren dagoen Khimkirengandik, berriz, garaipen bakarrera daude, eta hirura dute Zalgirisen seigarren postua.

Testuingurua hori izanik, Baskoniak Armani Milan berritua izango du bisitari Gasteizen. Italiarrek dinamikaz aldatu dute azkenaldian, Mindaugas Kuzminskas hegaleko lituaniarra NBAtik heldu denetik, hain zuzen ere.

Baltikokoak taldearen kanpoko jokoa indartu du, nahiz eta lehendik ere bertan bazeuden jokalari nabarmenak: Andrew Goudelock edota Curtis Jerrels, besteak beste. Hirurak Milango taldearen erreferentzia nagusiak dira, baina faltan botatzen ari dira lesionatuta dagoen Patrick Young pibotaren lana, zeinak ez duen Gasteizen egoterik izango.

Estatistiken gasteiztarren aldeko bi datu islatzen dituzte: batetik, Armani Milanek behin besterik ez du irabazi Buesa Arenan sei partida jokatu ostean. Garaipen hori 2013/2014 denboraldian gertatu zen (65-83). Bestetik, bi taldeek elkarren aurka lehiatu dityuzten azken zazpi neurketetan beti irabazi du etxeko taldeak.

Horixe bera gertatu zen, hain justu ere, Euroligako lehen itzuliko partidan, zeinetan Simone Pianigianiren gizonek euren kantxan irabazi zioten Baskoniari (92-85).

Fitxa teknikoa:

Baskonia: Granger, Janning, Timma, Voigtmann eta Shengelia –balizko hasierako bostekoa–; Huertas, Beabouis, Garino, Diop, Poirier, Jones eta Vildoza.

Armani Olimpia Milán: Theodore, Goudelock, Micov, Kuzminskas y Tarczewski –balizko hasierako bostekoa–; M'Baye, Bertans, Jerrells, Gudaitis, Kalnietis, Cinciarini eta Cusin.

Epaileak: Jovcic (SRB), Rocha (POR) eta Difallah (FRA).

Pabilioia: Fernando Buesa Arena.

Ordua: 20:30