Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskonia Koparako sailkatu da, Betisi irabazita (94-70)

Agentziak | Erreakzioa

Pedro Martinezen taldeak garaipen erosoa lortu du Buesa Arenan eta Kopako final-laurdenetako zozketan izango da, asteartean.

1:04

Baskonia aise gailendu zaio Betisi 94 eta 70 eta Errege Kopako final-laurdenak jokatzeko txartela lortu du, lehen zatian egindako lan bikainari esker. 24 puntuko aldea izan dute arabarrek atsedenaldian.

Pedro Martinezen taldeak ez die andaluziarrei aukerarik eman eta ez dute beste partiden emaitzen zain egon behar izan, Errege Kopan sartzeko.

Tornike Shenguelia izan da gasteiztarren erreferentea erasoan. Taldearen lehen zazpi puntuak berak egin ditu eta seigarren minuturako Baskonia 12 eta 7 izan da aurretik, Matt Janningek bost puntu jarraian egin ostean.

Defentsa sendoa egin dute arabarrek eta, horrela, lehen zatia 21 eta 12 amaitu dute aurretik, Rodrigue Beaboisen hiruko batekin.

Bigarren laurdenean, 12 eta 2ko partziala egin du etxeko taldeak eta partida bideratu egin du.

Oscar Quintanaren taldea, berriz, galduta ibili da eta horri etekina atera diote arabarrek. Atsedenaldian 46 eta 22ko emaitza izan da Buesa Arenako markagailuan.

Betisek huts handiak egin ditu defentsan eta ezinean aritu da partida osoan. Hirugarren laurdenaren amaieran 71-46 izan dira atzetik andaluziarrak.

Hala ere, azken laurdenean gogotsu saiatu dira aldea murrizten, baina Baskonia jaun eta jabe izan da kantxan eta Betisekoen ahalegina ezer ezean geratu da.

Partidak ez du gehiagorako eman; Ivan Martinezek norgehiagokako azken saskiratzea egin du eta markagailua 94 eta 70ean geratu da.

 

Fitxa teknikoa

94 - Baskonia (21+25+25+23): Granger (4), Janning (15), Timma (15), Shengelia (22) y Poirier (2) -hasierako boskotea-, Huertas (2), Vildoza (2), Beaubois (12), Kevin Jones (13), Voigtmann (3), Diop (2) eta Iván Martínez (2).

70 - Betis Energía Plus (12+10+24+24): Franch (3), Nelson (7), Schilb (9), Kelly (13) y Anosike (10) -hasierako boskotea-, McGrath (2), Iván Cruz (8), Mikel Uriz (4), Alfonso Sánchez (2), Zagorac (10) eta Golubovic (2).

Golubovic (2).