Itxi

Baskonia

"Laster baino beranduago"

Baskoniak Euroligako Lauko Final bat antolatzea espero du

Erredakzioa

"Europako txapelketa onena" goretsi du Querejetak eta Baskonia "Europako goi mailako taldea" izanda, antolakuntzak horrelako hitzordu bat "zor" diola gaineratu du.

  • Buesa Arena, berritua. Argazkia: EFE

    Buesa Arena, berritua. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Buesa Arena pabiloia berritu berri du eta Kanaria Handia taldearen aurka estreinatu du gaur (71-67 irabazi dute etxekoek).

Euroligako Lauko Final bat "laster baino beranduago" antolatzeko asmoa agertu du Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak. Maiatzean 15.200 eserleku izango du Buesa Arenak eta horrela Euroligak eskatzen dituen baldintzetako bat lortuta egongo litzatekeela azpimarratu du Querejetak.

"Europako txapelketa onena" goretsi du Querejetak eta Baskonia "Europako goi mailako taldea" izanda, antolakuntzak horrelako hitzordu bat "zor" diola gaineratu du.