Itxi

Saskibaloia

84-90

Real Madril, Endesa Ligako lehen finalista

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde madrildarrak Fontetako zaleek sortutako girotik aldentzea lortu, eta barneko jokoaren aldeko apustua egin zuen, Valentzia Basket mendean hartuz.  

  • Valentzia - Real Madril. Argazkia: EFE

Real Madrilek playoffetako finalerako txartela eskuratu du, finalerdietako laugarren partidan, Valentzia Basket garaituz (84-90). Talde madrildarrak soseguz egin zion aurre partidari eta esperientziadun jokalariengan ezarri zuen konfiantza osoa. Bitartean, Valentziak ez zuen amore eman eta azken momentura arte borrokatu zuen.

Hala ere, markagailua iraultzea ezinezkoa izan zuten valentziarrek, Nocioniren joko adimentsuari esker, Real Madrilek nagusitasun nabarmena erakutsi baitzuen.

- Fitxa teknikoa:

84.- Valentzia Basket (22+27+17+18): Vives (13), Rafa Martinez (5), Sato (10), Harangody (7), Lishchuk (4) -bostekoa- Ribas (2), Nedovic (2), Lucic (14), Dubljevic (24) eta Aguilar (3).

90.- Real Madril (24+23+25+18): Llull (10), KC Rivers (9), Rudy Fernandez (12), Reyes (12), Ayon (10) -bostekoa- Nocioni (12), Maciulis (5), Sergio Rodriguez (6), Carroll (8), Slaughter (2) eta Mejri (4).