Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza

Albasinik irabazi du laugarren etapa

Erredakzioa

Orica GreenEdgeko txirrindulariak irabazi du esprintean. Ihes eginda iritsi den multzoko azkarrena izan da. Marke Irizarrek erasoa jo du Col de la Sizerannen, eta Sicard ihesaldian egon da.

  • Michael Albasini

    Michael Albasini. Argazkia: EFE

Michael Albasinik (Orica GreenEdge) irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa. 199,5 kilometroko ibilbidea izan du Brioude eta Saint-Vallier arteko etapak. Andrew Talanskyk (Garmin) lidergoa mantendu du.

Multzo txiki batek abantaila hartu zuen tropelarekiko azken kilometroetan, eta esprintean erabaki zen garaipena. Maxim Iglinskiy (Astana) izan da bigarren, eta Peter Velits (Omega) hirugarren.

Laugarren etapa honek, zazpi mendate izan ditu. Markel Irizar (Radioshack) euskal txirrindulariak erasoa jo zuen helgutaik 8 kilometrora zegoen Col de la Sizerannen, baina Omega Pharma taldeak kontrolpean izan zuen lasterketa.

Azken kilometroetara 30 txirrindularik osatutako taldetxoan erabaki zen etapa irabazlea, eta Albasini izan zen onena. Voeckler (Europcar), Barguil (Argos Shimano), Meersman (Omega Pharma Quick Step), Dupont (Ag2r), Tschopp (IAM Cycling), Sicard (Euskaltel Euskadi) eta Morkov (Saxo Tinkoff) txirrindulariek osatu zuten eguneko ihesaldia, baina tropelak helmugarako 14 kilometro falta zirenean harrapatu zituen.

Etapako sailkapena:

.1. Michael Albasini (SUI) Orica-GreenEdge 4.55.41

.2. Maxim Iglinskiy (KAZ) Astana d.b.

.3. Peter Velits (SVK) Omega Pharma d.b.

.4. Enrico Gasparotto (ITA) Astana d.b.

.5. Robert Gesink (HOL) Blanco d.b.

.6. Andrew Talansky (USA) Garmin d.b.

.7. Romain Bardet (FRA) AG2R d.b.

.8. Jens Keukeleire (BEL) Orica GreenEdge d.b.

.9. Andreas Klöden (ALE) RadioShack d.b.

10. Xavier Florencio (ESP) Katusha d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Andrew Talansky (USA) Garmin 19:35:17

.2. Andriy Grivko (UKR) Astana + 03

.3. Peter Velits (SVK) Omega Pharma + 04

.4. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma d.b.

.5. Gorka Izaguirre (EUS) Euskaltel + 05

.6. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil + 06

.7. Richie Porte (AUS) Sky + 07

.8. Maxim Iglinskiy (KAZ) Astana + 13

.9. Jean-Christophe Peraud (FRA) AG2R d.b.

10. Bart De Clercq (BEL) Lotto Belisol + 15