Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Criteriuma

DAUPHINE | Froome, errege

Agentziak | Erredakzioa

Skyko britainiarrak sailkapen orokorreko lehenengo postua kendu dio Van Gardereni, aldapan gora, eta abisua eman die Frantziako Tourra irabazi nahi dutenei.

0:58

Chris Froome (Sky) Tejay Van Garderen baino gehiago izan da Modan Valfrejusen igoera ikusgarrian. Britainiarrak azken etapa eta sailkapen orokorra irabazi ditu Dauphine Criteriumean.

Txirrindulariek 155 kilometroko etapa egin dute, Saint Gervais eta Modan Valfrejus artean, sei mendaterekin: laugarren mailako bat, hirugarreneko eta bigarreneko bina, eta azkena, lehen mailakoa. 8 kilometroko igoera zuen, %5,7ko bataz bestekoarekin.

Gorka Izagirre (Movistar) ihesaldian egon da, beste askorekin, baina Skyren lan bikainak behera bota ditu ametsak. Bi onenak izan dira azken norgehiagokan, azken mendateko lehenengo aldapetatik aurrera.

Froomek atzean utzi du Van Garderen azken kilometroetan. Estatubatuarra Simon Yates (Orica-GreenEdge) eta Rui Costarekin (Lampre) helmugaratu da, 18 segundora, sailkapen orokorrean zuen aldeko denborarekin, hain zuzen. Baina Sky denbora-sariez baliatu da garaipena lortzeko eta, bide batez, Frantziako Tourrean aurkari izango dituenei abisua emateko.

8. ETAPAKO SAILKAPENAK