Itxi

Txirrindularitza

Datozen bi denboraldietarako

Sky taldeak Beñat Intxausti fitxatu du

Erredakzioa

Txirrindulari bizkaitarrak Movistar utzi eta datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du Britainia Handiko taldearekin.

0:49

Beñat Intxaustik Movistar taldea utzi eta Skyn korrituko du 2016. eta 2017 urteetan. Txirrindulari bizkaitarrak bi urterako kontratua sinatu du Britainia Handiko taldearekin. Iragan astean kontratua berritu zuen Mikel Nieveren taldekidea izango da. Mikel Landa eta David Lopez ere taldekide izango ditu.

Intxaustik bost urte eman ditu Movistar taldean. Nicolas Mateos (2007), Scott American Beef (2008) eta Footon-Servetto-Fuji (2009) taldeetatik pasa ostean, 2010. urtean iritsi zen Euskaltel-Euskadira. 2011. urtean Movistarrek fitxatu zuen, eta bertan bost denboraldi igaro ostean Skyn arituko da datozen bi urteetan.

en bi urteetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza