Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra 2023

Ethan Hayterrek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da

Agentziak | EITB Media

Garaipenari esker, Hayter gorenera igo da sailkapenean, eta 18 garaipen bere ibilbidean zehar, horietako bi aurten, Itzuliaren estreinaldia ere irabazi ondoren.

  • Ethan Hayter

    Ethan Hayter, bigarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Ethan Hayater (INEOS Grenadiers) britainiarra Romandiako Tourraren buruan jarri da, bigarren etapa esprintean nagusitasunez irabazita. 162,7 kilometroko ibilbidea izan du Morteau eta La Chaux-de-Fonds artean.

Etapa James Knox eta Sean Quinn gabe hasi da eta Gleb Brussenskiy, Tom Bohli eta Julien Bernardek osatu dute ihesaldia. Hirukoteak ia lau minutuko aldea izan du Jumbo-Visma taldea tropela astintzen hasi den arte.

Buruan gertatzen zenaz gain, Ethan Vernonek ezin izan du erritmoa jarraitueta atzean geratu da. Horrekin, uko egin dio jardunaldi amaieran sailkapen nagusiko liderraren maillota defendatzeari.

Le Communalek hainbat eraso saiori ireki die atea, eta sei kilometro falta zirenean areagotu egin dira. Horrela, saihestezina izan da esprinta. Lan horretan inork ezin izan dio Ethan Hayter britainiarrari aurre egin. Bigarren Juan Ayuso (UAE Team Emirates) espainiarra izan da eta hirugarren Romain Bardet (Team DSM) frantziarra.

Garaipenari esker, Hayter gorenera igo da sailkapenean, eta 18 garaipen bere ibilbidean zehar, horietako bi aurten, Itzuliaren estreinaldia ere irabazi ondoren.

Bigarren Tobias Foss (Jumbo-Visma) norvegiarra dago sei segundora, Remi Cavagna (Soudal-Quick Step) galiarrak duen desabantaila berarekin.

Ostiralean hirugarren etapa lehiatuko da, 18,75 kilometroko erlojupekoa, Châtel-Saint-Denisen hasi eta amaituko dena.

2. etapako irabazlea:

1 - HAYTER Ethan (INEOS) 3:55:20

2 - AYUSO Juan (UAE) d. b.

3 - BARDET Romain (DSM) d. b.

4 - SOBRERO Matteo (Jayco) d. b.

5 - ONLEY Oscar (DSM) d. b.

6 - SWEENY Harry (Lotto) d. b.

7 - GOOSSENS Kobe (Intermarché) d. b.

8 - CORT Magnus (EF) d. b.

9 - FISHER-BLACK Finn (UAE) d. b.

10 - SCHULTZ Nick (Israel) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - HAYTER Ethan (INEOS) 8:08:14

2 - FOSS Tobias (Jumbo) +0:06

3 - CAVAGNA Rémi (Soudal) d. b.

4 - AYUSO Juan (UAE) +0:11

5 - SOBRERO Matteo (Jayco) +0:14

6 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +0:15

7 - BARDET Romain (DSM) +0:17

8 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) d. b.

9 - FISHER-BLACK Finn (UAE) d. b.

10 - KEPPLINGER Rainer (Bahrain) +0:18