Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Matthewsek irabazi du Frantziako Tourreko 14. etapa, Froome berriro lider

  • facebook
  • twitter

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra, 14. etapa

Matthewsek irabazi du etapa, eta Froome lider da berriro

Agentziak | Erredakzioa

2017/07/15

Sky taldeko txirrindulariak 19 segundoko aldea du orain Fabio Arurekin, 23 Bardetekin eta 29 Uranekin.

12:17
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Michael Matthews australiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 14. etapa, eta Chris Froomek sailkapen nagusiko lehen postua berreskuratu du, Fabio Aruk ostegunean kendu ostean.

Matthewsek bigarren garaipena jarraian eman dio Sunweb bere taldeari, ostiralean Warren Bargilek taldekideak irabazi baitzuen etapa. Australiarra Grag Van Avermaet belgikarrari eta Edvald Boasson norvegiarrari gailendu zaizkie esprintean.

Helmugarako azken metroetako aldapan, Froomek eta Rigoberto Uran kolonbiarrak segundo batzuetako aldea atera diete gainontzeko faboritoei.

Lau segundo atera dizkiote Romain Bardeti, 14 Mikel Landari, 21 Nairo Quintanari  eta Alberto Contadorri eta 25 Fabio Aru orain arteko liderrari.

Froomek 19 segundoko aldea du orain Arurekin sailkapen nagusian, 23 Bardetekin eta 29 Uranekin.

Quintana zortzigarren da 2 minutu eta 22 segundora, eta Contador, berriz, bost Minutu eta 37 segundora dago.


 

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
22:00 - 01:00 ETB KANTXA: 4 t'erdiko txapelketa, Olaizola vs Victor
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena