Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia (9. etapa)

Etapa eta lidergoa David De la Cruzentzat

Erredakzioa

Etixxeko txirrindularia izan da onena Narancoko igoeran eta 9. etapa irabazita liderraren elastikoa jantzi du. Valverde, Contador, Quintana eta Froome batera iritsi dira. Peio Bilbao, bederatzigarren.

1:31

David de la Cruzek (Etixx) irabazi du Espainiako Itzuliaren 9. etapa, Cistierna eta Naranco (164,5 kilometro) artekoa, eta txirrindulari katalanak jantzi du liderraren elastiko gorria.

De la Cruzek Narancoko helmugara iristeko 600 metro falta izan direnean jo du erasoa eta atzean utzi du berarekin lasterketa buruan ibili den Dries Devenyns (IAM). Vueltako lider berriak 22 segundo ateratzen dizkio sailkapen nagusian bigarren den Nairo Quintanari eta 41 segundo hirugarren den Alejandro Valverderi.

Faboritoen artean ez da alderik egon 9. etapa honetan. Alejandro Valverde, Alberto Contador, Nairo Quintana eta Christopher Froome batera iritsi dira helmugara eta denak berdin jarraitzen du.

Pello Bilbao Caja Ruraleko euskal txirrindulariak etapa ona egin du. Eguneko ihesaldian ibili da, eta bederatzigarren izan da etapan.

"356">